Siguenos en:

Fundación Vicrila Fundazioaren Aurkezpena

Fundación Vicrila Fundazioaren Aurkezpena

Web honetan edukiko dituzu Fundación VICRILA Fundazioari buruzko informazio guztia, irabazi-asmorik gabeko instituzio pribatua, Vidriería y Cristalería de Lamiaco S.A.. (VICRILA) -ren lan soziala koordinatzen duena eta bere Enpresa Erantzukizun Sozialaren kompromisua garatzen duena.

Bere helburu nagusia, VICRILA-ren ondare soziala, kulturala eta industriala babestu eta balioan jartzea da bere ia 125 urteko historian zehar, bere historiaren difusioari eta bere enpresa-ibilbideari bideratutako akzioen bitartez, sozial, kultural, hezigarri, ikerkuntza, lankidetza eta mezenasgoa eta kiroletako jarduerak sustatzen.

Jarduera arlo nagusiak hauek dira:

■KULTURA

■HEZIKETA

■LANKIDETZA

■IKERKUNTZA

■MEZENASGOA

Badaukazu area hauetako informazio osoa gure webgunean, baina hemen aurreratzen dizuegu laburpen bat jarduera arlo bakoitzeko puntu batekin:

Kultura Arloan, akzio handienetariko bat VICRILA Beira Museoa martxan jartzea da, bere helburu nagusia Vicrilaren jarduera garrantzitsua jakinaraztea gizartean Bizkaiko garapen ekonomiko, kultural, eta sozialean bere ehun urte baino gehiagoko historian zehar, bideo, argazki, dokumentu eta produktu erakusketekin eta bere ondare industrialaren ereduekin. Gainera fabrikako bisita gidatua edukiko du, Vicrilaren ekoizpen prozesua ezagutzeko helburuarekin.

Heziketa Arloan, helburu nagusia beirarekiko erlazionatutako heziketa bultzatzea izango da eta horretarako bekadunen praktiken kolaborazioaz gain, ikertuko da Beiran espezializatutako Lanbide-Heziketa gradu ertain edo nagusi baten sorkuntza. Beste akzioak ikusteko kontsultatu webgunea.

Lankidetza Arloan, Fundación Vicrila Fundazioa, GKE ezberdinekiko eta enpresa lagunekiko kolaborazioekin, beste proiektuekin batera parte hartuko du JANTOKI SOZIALEN instalazioan, pertsona kaltetuentzako, vicrilako produktuekin hornituz (edalontziak, platerak,…)

Ikerkuntza Arloan, helburua da, ikerkuntza eta beiraren fabrikazioarekin lotutako ikasketak bultzatzea, finantziatzea eta zabaltzea, bere teknologiak, produktuak, zerbitzuak eta aplikazioak.

■ Mezenasgo Arloan,, Fundación Vicrila Fundazioa, kolaborazio iraunkorrak egingo ditu interes orokorreko erakundeekin eta/edo kiroletako elkarte eta elkarte kulturalekin (lokal eta probintzialak).

Ikusi dituzuenez, asko dira gure proiektuak eta oso handia ibilbide honetan jartzen dugun ilusioa, zeinetan noski zuen guztien parte hartzearekin kontatzen dugun guztiok Fundazio honetaz harro gauden zerbait bihur dezagun.

Eskerrik asko eta agur bat

 Joseba Jáuregui    

Vicrilako Erlazio Instituzionalen Zuzendaria eta Fundación Vicrila Fundazioaren Zuzendaria  

Logotipo de Vicrila
Autonomia Hiribidea, 12
48940 Leioa-lamiako, Bizkaia
944 31 61 00